Otxabutzeko barautsak, 3 ebaketadunak, HSSz eta Metal Gogorrez egindakoak, aurretik egindako zuloak handitzeko, DIN343 eta 344 arauen arabera
Oso barauts zurrunak dira, aurrez egindako zuloak handitzeko eta hobetzeko diseinatuak.
Bereziki zuloak akaberako azken diametroa eduki arte zabaltzeko erabiltzen dira, bai eta aurrez diametro jakin batekin egingo diren zulaketak prestatzeko ere, ondoren mekanizazio lanak egiteko eta deformazioa eta kontzentrikotasun okerrak zuzentzeko. HSSz eta Metal Gogorrez egindakoak dauden, helduleku zilindriko edo konikoarekin, eta arautik kanpoko neurrietan ere egin daitezke, eskaria eginez gero.